XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. NEURRI BEHIN-BEHINEKOAK EDO OSO BEHIN-BEHINEKOAK HARTZEKO DEMANDA, 104. ARTIKULUAREN BABESEAN, KODE ZIBILEKO 103. ARTIKULUARI BURUZ

LEHEN INSTANTZIAKO EPAITEGIARI

EDURNE ESTANDA OLASAGASTI and., adin nagusikoa, ezkondua, lanbidez..., ezkontza-bizilekua hiriburu honetako... kalean duena, agertzen da Epaitegiaren aurrean eta Zuzenbidean bidezko denez

ESATEN DU:

Judiziamendu Zibileko Legearen 1881. artikulu eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, idazki honen bidez eskatzen duela, ezen, oso modu behin-behinekoan, har daitezela aurrerago aipatuko diren neurriak bere senar ALEJANDRO OLAIZOLA AIZPURU jn.aren kontra, berau izaki adin nagusikoa, eta izenpetzailearen bizileku bera duena, arrazoia baita hitzez eta egitez izenpetzaileari horrek eman dizkion tratu txarrak.

Horretarako konstarazten duela:

LEHENENGO.- ALEJANDRO OLAIZOLA AIZPURU jn.arekin ezkondu zela...-n ...(e)ko elizan eta senar-emazteek ez daukatela seme-alabarik.

BIGARREN.- Ezkontza-bizilekua dela ...

HIRUGARREN.- Honako neurri hauek hartzeko eskatzen diola Epaitegiari:

a) Finka dezala ezkontza-bizilekua emaztearen egoitza iraunkortzat, bizi ere bertan bizi delako eta gainera irabazi bidezko ondasuna delako.

b) Finka dezala Epaitegiak, behin-behineko mantenuaren izenean, senarrak pasatu behar dion diru-kopurua, horretarako finkatzen den kopurua izaki ...koa.

c) Inbentaria daitezela pisuan dauden ondasunak, hau, eskatzen denaren arabera, emazteari esleitzen bazaio.

d) Jakinarazi dakiola senarrari, aurrerantzean ezin izango dela bertan sartu eta ez dezala gehiago molesta emaztea eta honen familia.